OROren aurkezpena / Presentación de TOTALIDAD

 

Aurten Zugarramurdiko SORginen Museoak nere bi proposamen hauek onartu ditu: ORO arte instalazio tinkoa ganbaran erakustea eta SORmen Aktiboaren proiektu bat martxan jartzea, ITZALEAN SORTZEN; honetarako SORtzaile batzuk gonbidatuak izanen dira helburu batzuk lortzeko.

Museoen Nazioarteko eguna dela eta, bi berri hauek aurkeztuak izanen dira maiatzaren 19an.

ORO arte instalazioa

«Sasi guztien gainetik, laino guztien azpitik»

Antzinekoek utzi ziguten esaldia da. Aholku ona akelarrera ongi ailegatzeko da, denarekin batean elkar sentitzeko festan parte hartzeko. Gaur bertan, oso beharrezkoa dugu, gure begirada gero eta partzialagoa apaltzeko.

Eta SORginen Museoko bisitariak, ganbarara ailegatzerakoan, parada izanen du landare guztien eta laino guztien artean ibiltzeko. Erdian, kontzientziak ematen dizkigun hegalak aurkituko ditu, ororen eremuaren hurbilago sentitzeko.  Kultura guztiendako orekaren bilaketa izan den oinarrizko bidetik jarraitzeko gonbidapen bat da.

Olerkien artean, goikoaren eta behekoarenen artean, ikusten dugunaren eta ikusezinaren artean, ukitzen dugunaren eta ukiezinenaren artean, espiritualaren eta materiaren artean, gure patuak dirudien eremu berezi hori berriz sentitzeko.

Itzalean eseriak, pausatzeko, ikus-entzun baten bidez (Argi Sakratua) izpi  baten atzetik joaten bagara, biziaren borobiltasunaren aurrean aurkituko gara.

ITZALEAN SORTZEN proiektua

SORtutako guztia intentzio batetik sortzen da eta ekintza sortzaileruntz eramaten digun lehendabiziko urratsa itzalean egiten da… arpeen txokoetan, amets batean, norberaren barruan eta gehienetan bakartasunean, kanpoan munduak bere erritmoa jarraitzen duen bitartean.

Lehendabiziko ekintza hori, hasieran itxura gabekoa, SORtutako guztietan egizko balorea da eta aberastasun hori azpimarratu nahi dugu.

SORtzaile batzuk gonbidatzea da gure intentzioa, Museoan eskainiko zaien espazioan bertan, haien hazia ereiteko.

Sortzaile bakoitzarekin zugarramurdiarrekin bere bizipena elkarbanatzeko modua bilatuko da, bereziki haur eta gazteekin. Horrela proiektuaren amaieran, 2019 bukaeran, esparru ezberdinetako artisten hausnarketa biltzeaz gain, herrian ere, zenbait gairen inguruko jakinmina piztu izanen da.

oro2argiago

Este año el museo de Zugarramurdi  ha aceptado mis dos propuestas: la instalación de TOTALIDAD, exposición permanente de arte en la planta bajo cubierta del edificio y la puesta en marcha de un proyecto activo de creación: CREANDO EN LA SOMBRA, que contará con la colaboración de artistas profesionales, de distintas disciplinas, seleccionados para dar contenido al mismo.

Estas dos iniciativas serán presentadas el día 19 de mayo, con motivo del Día del Museo.

TOTALIDAD instalación artística

«Sobre todas las zarzas, bajo todas las nubes»

Nuestros ancestros nos dejaron esta frase tan inspiradora, que hoy, en un mundo de miradas extremadamente parciales, sigue siendo la ruta necesaria para tomar parte en el «akelarre»,  la fiesta de la unificación. Y entre todas las plantas y todas las nubes se paseará el visitante del Museo de Zugarramurdi al llegar al último piso. Apreciará en el centro las alas que nos da la conciencia para «volar» en un territorio más cercano a la totalidad, una invitación a continuar en la búsqueda del equilibrio, camino que en todas las culturas se remonta al principio de nuestra memoria.

Entre poemas, entre el arriba (cielo) y el abajo  (tierra), entre lo visible y lo invisible, entre lo tangible y lo intangible, entre lo espiritual y lo material… sentiremos una vez más ese lugar al que parece que estamos destinados.

Sentados en la penumbra, podemos relajarnos viendo un trabajo audio-visual (Luz Sagrada) y dejarnos llevar por un rayo de luz y el redondo y perfecto ciclo de la vida, que empieza donde acaba, una y otra vez.

Proyecto CREANDO EN LA SOMBRA

Todo lo creado surge de una intención y el primer paso hacia el acto de creación suele residir en la sombra… en lo profundo de una cueva, en un sueño, en lo íntimo de una misma, a menudo en soledad, mientras «el mundo», fuera, sigue su ritmo.

Ese acto creativo, que al principio no tiene forma alguna, es el verdadero valor de lo que va a existir.

Nuestra intención es invitar a artistas para que siembren una semilla de creatividad en un espacio que el Museo pone a su disposición.

Se buscará la manera de que cada artista comparta su experiencia con los y las vecinas de Zugarramurdi, especialmente con los más jóvenes. De esta manera al término del proyecto, a finales de 2019,  no solo reuniremos las reflexiones de estas personas dedicadas a la creatividad en distintos formatos,  si no que habremos generado en el pueblo cierto conocimiento e interés sobre las distintas disciplinas artísticas.

 

 

 

A %d blogueros les gusta esto: