
«A ze bidaia «ser Y no ser»-ekin eskeini didazuna!!
Arnasa, zabalgunea eta osotasuna sentitu ditut fisikoki irakurtzerakoan.
Askotan izan dut bizitza ugari bizi izanaren sentsazio intimoa; txikitan nintzen hura hil eta aldi berean nigan bizirik dirauela nonbait… etapa bakoitzean sugearen gisan larru zaharra utzi eta metamorfosia intimoaren kontzientzia garbia dut.
Eta zure geruzen eta sarearen irudiarekin zeharo bat egiten dut..
Asko gustatu zait testuaren «e metzea» (nosotras… pluralitate femeninoa orori zuzendua)
Asko gustatu zait 12. testua. Asko.
Milesker bidaiagatik. Milesker nire bidean zurekin topo eginagatik.
Milesker.
Ba al dakizu euskaraz gure zaharrek nola esaten zuten «ondo segi»?
Ba: IZAN HADI erraten zuten»
Haiek bazekiten.
Lapurditik M.Z.