Ekainaren Ilargi OROn, Maialen Alfarok gurekin elkarbanatu zituen bere konposaketa batzuk eta Mikel Laboaren kantak. Batzuetarako Maddi Anduezaren bibolinaren soinuarekin lagundua egon zen.
Une ederra lortu zuten.
Maialen sofrologoa da eta bere kantu sorkuntzak baliatzen ditu sofrologia saioak egiterakoan, lasaiketak gitarra eta ahotsak lagundurik proposatuz. www.lasaitasunezloratuz.eus
Ilargi ORO guztiak zoragarriak izan dira, baina hau bereziago izan da, ia orain dela urte bat ekiten dugula ospatzen genuelako eta ORO instalazioa, ilbetearekin batean, desistalatua izan delako. Hilabete oso bat lo egonen da eta esnatzerakoan aldatuta piztuko dela ziur nago.
Ekintza honetan lortu genuen ORO arnastea. Maialenek (eta Maddik) adierazi zuen ORO hitzez eta kantuz. Pertsonalki, sakonetik nere obrekin bat egiten zuela sentitu nuen.

Mila esker biei, etorri zarete guztiei eta Zugarramurdiko Sorginen Museoari!
Etxerat ailegatzerakoan ilargia mendi atzeko aldetik ateratzen ari zen. Zerua ere oso berezia zegoen, ilbete ondoan Jupiter zegoen oso disdiratsu eta berarekin konjunzioan, argazkian ikusten duzuen bezala, Jupiter inguruan bere lau ilargi inportantenak ikusten ziren.