Hurrengo Ilargi ORO Maialen Alfarorekin ospatuko dugu.
Maialen sofrologoa da eta bere kantu sorkuntzak baliatzen ditu sofrologia saioak egiterakoan, lasaiketak gitarra eta ahotsak lagundurik proposatuz.
Beti bezala dohainik, ekainaren hitzordua igandearekin dugu honetan, Zugarramurdiko Sorginen Museoko hirugarren solairuan dugu, ORO instalazioan.
Laster arte!