Olerki tailerra paradisuan

Hatsaren olerki tailerrak naturarekin lotura ederra utzi zuen gure baitan.

Epeltasunean  argi ta garbi Zugarramurdiko magia sortu zen gure artean eta jaio ziren hitzak lagunak ziren.

Mila esker etorri zaretenei une hau partekatzeko.

 

 

NATURA (elkarrizketa)

– Harriek, oinak uretan, begiratzen naute…
– Ikusi ditut harri zimurtuak zu begiratzen!
  eta ur sakonak ere bai!
– Hain sakon, hain ilun…
  Zer gara?
  Agian, erreka bat besterik ez?
(Irrintzi bat bezala nire galdera aireratua izan da)
 – Txorien txioa,
   errekaren mintzoa,
   sorginen ahoa.

 

– Zuhaitz gainean den xoriaren ttin-ttinta.
  Goizean
  Agertzen diren eguzkiaren izpiak.

 

– Ura gara.
  Gorputz batean preso den likido gardena.

eta

– Hemen gaude
  denok elkarrekin,
  belarren artean,
  zuhaitzen artean.

 

– Gu gira
  ixiltasunean.

 

Pertsonen arteko talkek
osatzen dute
gizateriaren poema.

 

– Nik dut nire egia,
  zuk zurea.

 

eta
Erreka indiferente igarotzen da.

 

 

Hélène, Ennio, Esti, Auxtin eta Agurtzane

 

 

 

 

 

Una respuesta a «Olerki tailerra paradisuan»

Deja una respuesta

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Salir /  Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Salir /  Cambiar )

Conectando a %s

A %d blogueros les gusta esto: