Zer da Ilargi ORO?.
Dakizuen bezala, Zugarramurdiko Sorginen Museoko hirugarren solairuan, nere erakusketa bat dago: «ORO».
Espazio hori poesia eta arteaz bete nahi dut, bibrazio ederrekin dena osatu arte. Horretarako martxan jarri dut «Ilargi ORO», ilargi bete ORO hor zerbait uzteko. Horregatik ekintza hau opari bat da. Norbait (edo ni neu) etortzen da eta espazio horretan bere oparia uzten du. Aldiz, OROtasuna haundituko da gure baitan.
Abuztu honetan Maddi Zubeldiak opari eder bat utzi du: «Olerkia eta kantua».
Bideo batean bere hitzak ere bai…
Abuztu honen ilargi bete eder honetan giro ederra gozatu dugu Maddi Zubeldiaren esker ORO erakusketan.
Maddik, prestatu duen diaporama baten ondoan, olerkia eta kantuak elkar banatzen.
Mila esker Maddi eta etorri zarenten guztiei!
Hurrengo Ilargi ORO arte!