Batzutan suertatzen da eta honetan berriz pasatu da: proiektu bat elkar egin eta borobil ateratzea… Osoa & Lasai (Iñaki Bastarrika & Agurtzane Anduetza)
Iñakik egindako proposamena gogoki hartu nuen eta emaitza ederra da: hitz gutxitan asko erran, formato txiki eta berezi batean (akordeoia).
Niretzat hau egitea opari bat izan da.
Hatsa elkarteak zuen mahai txoko batean aurkeztu dugu 35eko Sarako Idazleen Biltzarrean. Edizio hau beti bezain goxoa eta interesgarria pasatu da. Honetan Auxtin Zamorak merezi duen saria jaso du. Zorionak!