2017. urte honetako proiektuaren berri emateko, jakin ezazue lan nagusia ikus-entzunezkoa dela. Larraldean (Senperen) aurkeztua izan da 2017ko Hatsaren Eguna kari, apiril honetan, kide hautatuen aitzinean.
Maddi Zubeldia ”zazpiurtekoak beluzten” ikus-entzunezkoaren ahots magikoa eta liluragarria da. Bertan bakoitzak bere gisara bizitzaren garai desberdinei erreparatzen diogu, gaur egun arte, bidegurutzetako beloak banan-bana altxatuz, naturaren oldarrari esker.
Espazio bat sortu dugu non gure hizkuntzetan gutiengoena, hots artistikoa, libreki garatu ahal izan den.
Biok ondorioarekin pozik gaude, harriturik, gure laneko metodoa kasik bakar lana izan baita. Pare bat aldiz ikusi genuen elkar gure sorkuntzarentzat zeharo aske ihardun behar genuela adosteko, eta ideia pare bat trukatu genuen.
Maddik audioak prestatu zituen eta nik nire aldetik irudiak. Bukaeran bere lana bidali zidan bideoa ekoizteko eta bi lanak bat zetozen ezin hobeki.
Xano Halsoueti gure eskerrik beroenak soinuen grabaketan eskaini digun laguntzagatik.
Prozesua biontzat aberatsa gertatu da eta proiektua emankorra izan da guhaurren baitako batik bat.
Orain partekatu nahi dugu. 15 minutuko iraupena duen lana aurkeztua izan daiteke zuzeneko musikarekin batera, zein «artearen balioa norbere buruaren ezagutzarako» gaiaren inguruko hitzaldiarekin, nahiz nire obren erakusketa eginez, edo ”Norberarekin hitzordua” tailerra eskainirik.
Eta noski,artistiko edo dibulgaziozko interesa dukeen beste edozein programaren barne.
Interesatua bazina, sar zaitez nirekin harremanetan, kontaktuan agertzen diren medioen bitartez.
Mila esker,
Agurtzane Anduetza