Instalazio artistiko honek aintzat hartzen du “identitate-hizkuntzak” bereganatzeko eta/edo berreskuratzeko prozesua, hizkuntza horiek adierazteko molde ezberdinak baitira, eskuarki gutxiengo batenak, eta aniztasuna elikatzen baitute. 120tik gora erretratu errealista, arkatzez eta akuarelaz eginak. Gure adiskideak, familia, irakasleak, pentsalariak, artistak, periodistak, gu geu, euskara ikasteko bidean lagun egiten diguten balioak irudikatzeko hautatuak; haiek lortzen baitute gure hizkuntza egunero sor dadin… Lehen geltoki honek gure arbasoak, gure seme-alabak omentzen ditu; beren hizkuntza berreskuratzen dutenak, eta horiei sostengu ematen dietenak; hizkuntza menderatzen dutelarik, erabili egiten dutenak, edo saiatzen direnak. Herri baten etorkizuna eta haren adierazteko moldea ordezkatzen baitute, lekukoa batak besteari emanez.
Bigarren geltokian, liburu bat aurkeztuko dugu : « Eskualdunaren Gakoa » (Maiatz.) Oztoporik gabe barneratzen gara artistaren baitan, bere espazioa eskatzen duen hizkuntza minorizatu batean mintzo den horren barrenean. Kanpo itxura guztiak gorabehera, askatasuna arnasten dugu.
Plus je regarde ton exposition à Amotz, plus je trouve ton travail de très haute qualité.